Power Point

Hona hemen, ZENBAKIEI buruzko Power Point bat. Bertan, telefono zenbakiaren garrantziaz hitz egiten duen ipuina eta zenbakiak lantzeko ariketan agertzen dira. Bereziki 5-6 urteko haurrentzat zuzendua. Copia De Aurkezpena
View more presentations from Iratxe Lavin.
">

martes, 10 de marzo de 2009

Eskolako Bloga


Gaurko egunean, Blogei buruz hitz egingo dizuet, bereziki Hezkuntza munduan egon daitezkeen blogei buruz. Teknologia berriak gero eta garrantzitsuagoak bilakatzen ari dira azken urte hauetan eta hezkuntzaren esparruan ere erabili egiten dira. Orain, Haur Hezkuntzako gela guztietan ordenagailu bat dago, eta haurrek txokoetan daudenean, ordenagailuarekin aritzeko aukera paregabea dute.
Interneten nabigatzen egon naiz eta nire etxetik hurbil dagoen eskola baten bloga aurkitu dut. Eskola hori San Bartolome izena dauka eta Leioako auzoan kokatzen da.

Blog horren bitartez, gurasoek, haien umeek eskolan zer egin duten ikus dezakete etxetik irten barik. Gainera, ikasleek haien lanak sartzen dituzte, egingo dituzten irteerak komentatzen dituzte, irakasleak prestatutako lanei buruz hitz egiten dute (4 urteko umeen irakasle batek haurrekin mazedonia bat nola egin duen idazten du)...Horrez gain, gurasoek, eskolarekin zerikusia duten pertsonek edo zerikusirik ez dituztenak ere, parte hartu dezakete mezuak bidaliz eta haien ikuspuntuak plazaratuz.

Aipatzekoa da San Bartolomeko irakasleek oso ideia ona izan dutela Blog hau egiterako orduan. Horrela, eskolak lotura zuzena dauka kanpoko eragileekin (gurasoekin, familiarekin, edo pertsona arruntekin) sarearen bitartez eta erakutsi dezakete modernizatze-prozesuren barnean daudela. Gainera, ikasleei aukera ematen diete partaide izateko eta benetako protagonistak bihurtzen dira.

Amaitzeko, bideo bat aurkitu dut YOUTUBE-n. Bertan, ume batzuk agertzen dira eguneroko errutina egiten, baina arbela digital baten laguntzaz. Modu tradizionalean egin beharrean, teknologia berriak erabiltzen dituzte. Bideoa gazteleraz dago, baina pena merezi du ikustea!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario