Power Point

Hona hemen, ZENBAKIEI buruzko Power Point bat. Bertan, telefono zenbakiaren garrantziaz hitz egiten duen ipuina eta zenbakiak lantzeko ariketan agertzen dira. Bereziki 5-6 urteko haurrentzat zuzendua. Copia De Aurkezpena
View more presentations from Iratxe Lavin.
">

miércoles, 15 de abril de 2009

Remove

Gaur egun, teknologia berriak edozein lekutan aurki ditzakegu: kaletik ibiltzen goaz eta milaka pertsona ikusten ditugu mugikorrei lotuta (dei bat egiten, mezuak bidaltzen, musika entzuten...), ez dakigu non dagoen helbide bat eta GPS-an bilatzen dugu, unibertsitaterako lan bat gure portatilean egiten dugu eta emailen bidez bidaltzen dugu...
XXI. mendeko trena guzti hauek informazioa bidaltzen diete enpresei. Bideoak esaten duen moduan "datuak enpresen eskura daude, eta datu hauek, beste enpresa batzuei saltzen diete; kontrolaturik gaude eta gure identitatearekin trafikatzen dute."
Orain dela pare bat aste, nire etxera "telefono ezezagun" batek deitu zuen, badakizue zeri buruz hitz egiten ari naizen, inkestak egiten dituzten horietakoa, ez dela zenbakirik agertzen telefono deia egiterakoan. Kasu honetan, hitz egiten zuen neskak Hego Amerikatik deitzen zuen eta ez zidan inkestarik egin. Telefono konpainia batera pasatzeko deitzen zuen, baina, bazekien zein konpainian nengoen, zein zen nire izena, nire telefono mugikorraren zenbakia, nire etxeko helbidea...Datu horiei buruz hitz egiten zuen bitartean "beldurra" sentitu nuen: "neska ezezagun honek hain beste gauza badakizki eta munduaren beste puntan badago..."Noraino ailegatuko gara? benetan seguru gaude kontsumitzaileok? Hori ikusi beharko da....Zer uste duzue?