Power Point

Hona hemen, ZENBAKIEI buruzko Power Point bat. Bertan, telefono zenbakiaren garrantziaz hitz egiten duen ipuina eta zenbakiak lantzeko ariketan agertzen dira. Bereziki 5-6 urteko haurrentzat zuzendua. Copia De Aurkezpena
View more presentations from Iratxe Lavin.
">

miércoles, 15 de abril de 2009

Remove

Gaur egun, teknologia berriak edozein lekutan aurki ditzakegu: kaletik ibiltzen goaz eta milaka pertsona ikusten ditugu mugikorrei lotuta (dei bat egiten, mezuak bidaltzen, musika entzuten...), ez dakigu non dagoen helbide bat eta GPS-an bilatzen dugu, unibertsitaterako lan bat gure portatilean egiten dugu eta emailen bidez bidaltzen dugu...
XXI. mendeko trena guzti hauek informazioa bidaltzen diete enpresei. Bideoak esaten duen moduan "datuak enpresen eskura daude, eta datu hauek, beste enpresa batzuei saltzen diete; kontrolaturik gaude eta gure identitatearekin trafikatzen dute."
Orain dela pare bat aste, nire etxera "telefono ezezagun" batek deitu zuen, badakizue zeri buruz hitz egiten ari naizen, inkestak egiten dituzten horietakoa, ez dela zenbakirik agertzen telefono deia egiterakoan. Kasu honetan, hitz egiten zuen neskak Hego Amerikatik deitzen zuen eta ez zidan inkestarik egin. Telefono konpainia batera pasatzeko deitzen zuen, baina, bazekien zein konpainian nengoen, zein zen nire izena, nire telefono mugikorraren zenbakia, nire etxeko helbidea...Datu horiei buruz hitz egiten zuen bitartean "beldurra" sentitu nuen: "neska ezezagun honek hain beste gauza badakizki eta munduaren beste puntan badago..."Noraino ailegatuko gara? benetan seguru gaude kontsumitzaileok? Hori ikusi beharko da....Zer uste duzue?

1 comentario:

  1. Ados nago aipatzen duzunarekin, gainera niri ere orain dela egun batzuk telefonoz hotz egin zidaten, hau ere Hego Ameriketakoa zen. Izen deiturak zekizkien, gainera mugikorrera deitzen zidan eta deiak, mugikorraren etxearekin lotutako ezerekin zerikusirik ez zuenez, nire datuak nondik lortu zituen galdetu nion. Ez nuen erantzunik jaso eta bertan bera utzi genuen elkarrizketa.
    Segurtasuna aipatzen duzu, behin datuak eskaini ondoren gure berri izateko “baimena” dutela uste dut. Gainera beti ere letra txikietan azalduta agertzen diren azalpen horietan, guzti horren berri emango digute, baina askotan irakurri ere egiten ez dugunez…
    Arreta gehiago jarri beharko genuke gure datuak non,nori eta zertarako ematen ditugunean.

    ResponderEliminar